sábado, 10 de enero de 2009

Web 2.0 eta INTERAKZIOA

Espero dut nire bitakora txiki honetatik zehar gauza edo bitxikeri batzuk ikasi izana, kontzeptu guzti hauek aurreko urtetatik landuak ditugu baina uste dut oroitzea eta batez ere orain karrera bukatzear gaudela gomendagarria dela..Klasetara behin betiko saltoa eman baino lehen..

Beraz, azken power point bat usten dizuet azken sarrera hobeto uler ditzazuen. Power point honetan, Web 2.0k ( E-learning aritik) eta Interakzioa hezkuntza arloan duten erlazioa azaltzen dut labur -labur. Espero dut ulertzea baina batez ere kontzeptu hau ez ustea teorian eta praktikara eramatea!! Interakzioa baita, behin eta berriro diodan moduan, aurrera eraman behar dugun metodologia gure klaseetan.. Beraz, animo danoi eta sorte on zuen praktiketan!!


INTERAKZIOA WEB 2.0-n


Irakasgai honen aria Web 2.0 eta guri dagokionez E-learning 2.0 dator. Beraz, azkenengo sarrera moduan, pentsatu dut irakasgaia eta nire gaiaren arteko lotura bat ezartzea.

Honetarako Web 2.0k eskeintzen dituen joerak interakzioan lan egiteko aipatuko ditut.


Hasteko, Vigotsy-ren hitzak gogoratu nahiko nituzke esaten zuenean "Izakia gizarteko izaki bat da, beraz, interakzioa batean hasten da besteokin elkarreraginean eta elkarreragin honi esker ikaskuntzak barneratuz doa".

Horrela, kontzeptuak bi mailatan lantzen dira, lehenengoz besteokin elkarrekintzan jaso eta barneratzen dira, eta ondoren, bigarren maila batean nork bere barnean ezartzen ditu eta erabilgarriak egiten ditu berarentzako. Horrela ikaskuntz konstruktibista bat lortuz.

Hau guztiarekin zer esan nahi dut, ezagutzak lortzeko besteekiko elkarreragina edo interakzioa ezinbestekoa dela, bestela ezin izango baititugu gure barnean barneratu eta bigarren maila horretan ezarri. Eta hau da gertatzen dena Web 2.0-an, besteekiko interakzioa izatea ezinbesteko irizpidea da.


Beraz, ikusgarria dugu, ikasleak ez direla izaki pasiboak, beraiek baitira inguruko erlazio eta pertsonekin ezagutzak sortzen dituztenak eta ondoren ezagutza hauek barneratu eta erabilgarriak egiten dituztenak. Eta hau, berriz ere Web 2.0 aren islada dugu.


Garrantzitsua da ere, aipatzea zein den arlo honetan irakaslearen rola eta hurrengoa da; irakaslea interakzio horren eragilea baino ez da izan behar, irakasleak ikasleen arteko elkarrizketa zabaltzea, haien iritzi ezberdinak esatera bultzatzea...lortu behar du.

Eta hau Web 2.0ren barnean isladatzen badugu, hitz egin beharra izango dugu Creative Commons, Copyleft edo bestelakoei esker irakasleak edo beste pertsona guztiak duten erreztasuna ikasleen arteko eztabaidetan edo lanetan parte hartzeko edota lana bideratzeko.


Beraz, irakaslearen rola oso sinplea izango da baina horrek ez du esan nahi erraza izango denik, askotan zailtasunak ere izan ditzakelako. Noiz parte hartu eta nola ongi pentsatu beharko du eta ezer esan edo egin baino lehen.

Web 2.0 eskeintzen duen bi zentzuetako komunikazioa azpimarratu beharra dugu, non, pertsona batek bere bitakoran nahi duena idatzia utz dezake baina nola idatzi horretan aldaketak edo eztabaidak...zabal ditzake edonork.


Beraz, besteak aportatzen dizkiguten iritzi, ikuspuntu desberdinak, ideiak, ezagutzak...dira gure ikas prozesua aurrera eramaten laguntzen dizkigutenak, beraz, informazioa konpartitu beharra dago eta besteon informazioa irakurri eta eztabaidatu beharra dugu gure irakaskuntza aurrera eramateko.

Hau horrela izanda, eta ikusirik zenbat diren Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzuak informazio honen elkartrukaketa egiteko argi dago Web berri honek irakaskuntza arloan abantailak baino ezin dituela ekarri. Hau dana, kontutan izanda ere zenbat programa eta zerbitzu dohain doren Web 2.0 honetan eta edonoren esku egon daitezketen behin konektibitatea daukagula.

domingo, 28 de diciembre de 2008

Gaur egungo errealitatea..

Kaixo lagunok!!


Gaur interneten aurkituriko komik interesgarri bat jarriko dizuet.. Eta zuen komentarioak nahi ditut, iritzi ezberdinak ezagutu nahi ditut eta..


Animatu eta hausartu gaur egungo errealitatea kritikoki interpretatzera..


Orain,Vigotskik kontzeptu hauek psiko-hezkuntzan duten oihartzuna azpimarratzeko jarri zuen adibide adierazgarri bat aipatuko dizuet:

Demagun, bi haurren C.I (adimenaren koefizientea) ebaluatzen ari garela eta adimen testen bidez biek 7 urteko buru-adinari dagozkion puntuazioak lortzen dituztela. Geroago, zailtasun handiagoko testa aurkezten zaie baina oraingo honetan helduaren laguntzaz. Haur bakoitzeko emaitzak ebaluatzean diferentzia nabaria aurkitzen dugu; batek eginbeharrak ebaztean bi urte gehiagoko buru-adina lortzen du (hots, 9 urtekoa) eta besteak urte bat eta erdi gehiagokoak.
Esan dezakegu haur hauen adimen garapena ez dela berdina, bistan dagoen bezala.
Emaitza hauek oso koherenteak izan ziren. Lehendabizi, ikasle guztien heziketa saioei esker etekina hobetu zuten, hasieran helduen laguntaz eta geroago modu independientean. Hobekuntza hau , C.I ertaina zein altua baina baita ere adimen atzerapena zuten ikastalde batean ere nabarmendu zen. Bigarrenik, C.I antzekoa zuten ikasleen artean ezberdintasun nabariak aurkitu ziren, hala heziketa saioetan (kontzeptuaz jabetzeko arintasuna, argibideak ulertzeko erraztasuna), nola ikaskuntzaren transferentzian beste eginbehar batzuetara.
Laburbilduz, ikasleen B.G.E ebaluazioak ikasle bakoitzari buruz eta arazo berriei aurre egiteko benetako gaitasunei buruzko informazio gehiago eman zuen C.I-koak baino.
Emaitza hauek duten eragina hezkuntza arloan bistan dago. Eskolatzean zehar ikasleen ikasmaila edo errendimendua ebaluatzeko proba, arazo edo eginbehar baten banakako ebazpenaren bitartez egin ohi da. Ebaluazio honek, umea ezagutzen edo menperatzen duenaren ikuspegi egokia eman diezaiguke, nahiz eta ez digun ezer estan prozesuari buruz. Eta hau da guri interesatzen zaiguna. Beraz, hau kontutan izan behar dugu eta beti buruan izan behar dugu nola azterketen emaitzetara mugatzen bagara batzuen gaitasunak mezprezia ditzakegu nahigabe edota beste batzuenak gainestima ditzakegu. Beraz, aurreko guztia kontutan hartzea utzi barik azken hau gogora ditzazuela ere nahiko nuke.


Berehalako garapen esparru hau uste daitekeen baino oiartzun handiago ekarri du eskola-heziketan ez ezik, testuinguru desberdinetan. Bruner-ek Vigotskiren kontzeptu honen metafora adierazgarria "Aldamioa" izenpean jarri eta zabaldu zuen.

Metafora honen arabera, aldamioa, haurraren gaitasunerik kanpo dauden eginbehar edo jardueretan elkarrekin egiteko asmoz, helduak edo pertsona adituak bere ezaguera haurrarekin konpartitzen duen prozesua da. Horrela, adituak gida edo aldamioa eraikitzen du ez-adituaren ikaskuntza errazteko eta goiko mailetarantz garatzen baimenteko.

Brunerrek (1984) dioen moduan; "helduak kontzientzia mailegua ematen dio umeari, honek berea garatzen duenerarte".

Umearen jarduera konstruktibista ukatu gabe, halduen papera kasu guztietan oso garrantzitsua da. Hezkuntza prozesua, zalantzarik gabe, umeal lortzen duen garapenean datza, baina, aldi berean, prozesu honi esker umeak goiko mailetaraino aurreratzen du.

jueves, 27 de noviembre de 2008

VIGOTSKI: ELARRERAGINA; IKASKUNTZA ETA GAREPENA

Aurreko egunean Piageten ikuspuntutik abiatu ginen, gaur, ordez, VIVOGTSKI-ren perspektiba azalduko dut ikuspuntu ezberdinak hobeto ezagutu ditzazuen.
Vigotski-ri genetika-perspektiba batetik jokabide interesatzen zaio. Horrela, haurtzaroan zehar ematen diren garapena eta aldaketetan, eta ez helduen bezalako jokabide "bukatuetan", azalpenak aurkitzen zaiatu zen. Goi mailako funtzio psikologikoak, pentsamendua, lengoaia bezalakoak edota arrazoiketa garapen biologikoaren emaitzak direla ukatu gabe, Vigotskik defendatzen zuen jarduera guzti hauek testuinguru histoiriko eta sozialetik kanpo ulertezinak izango zirela, horrela tetsuinguruari garrantzi handia emanez. Horregatik, Vigotskiren (1934) lanaren keskarik handiena izan zen jokabide horiek eta giza gogo jarduera guztiak sortarazten duten baldintzak soziohistorikoak identifikatzea.
Vigotskiren teoriaren ideia nagusia da haurraren ezaguera eta gogo jarduerak beste pertsona batzuekin elkarreragiten sortzen direla.
Haur batek bre kabuz egin dezakena eta beste adituago batekin egin dezakeen arteko diferentziari " BEREHALAKO GARAPEN ESPARRUA" deitu zion.
Honekin erlazionaturik bi maila ezberdintze zituen; umeak lortzen duen garapen eraginkorra (berez egin dezakeena) eta garapen potentziala (garatzen ari dena baina oraindik menperatzen ez dena).
Beraz, Vigotskien heziketa prozesua BEREHALAKO GARAPEN ESPARRUA (B.G.E) nozioaren ideiekin guztiz erlazionaturik dago.
Vigotski kontzeptu hauek psiko-hezkuntzan duten oihartzuna azpimarratzeko adibide oso adierazgarri bat jartzen du:
Demagun, bi haurren C.I (adimenaren koefizientea) ebaluatzen ari garela eta adimen testen bidez biek 7 urteko buru-adinari dagozkion puntuazioak lortzen dituztela. Geroago, zailtasun handiagoko testa aurkezten zaie baina oraingo honetan helduaren laguntzaz. Haur bakoitzeko emaitzak ebaluatzean diferentzia nabaria aurkitzen dugu; batek eginbeharrak ebaztean bi urte gehiagoko buru-adina lortzen du (hots, 9 urtekoa) eta besteak urte bat eta erdi gehiagokoak.
Esan dezakegu haur hauen adimen garapena ez dela berdina, bistan dagoen bezala.
Emaitza hauek oso koherenteak izan ziren. Lehendabizi, ikasle guztien heziketa saioei esker etekina hobetu zuten, hasieran helduen laguntaz eta geroago modu independientean. Hobekuntza hau , C.I ertaina zein altua baina baita ere adimen atzerapena zuten ikastalde batean ere nabarmendu zen. Bigarrenik, C.I antzekoa zuten ikasleen artean ezberdintasun nabariak aurkitu ziren, hala heziketa saioetan (kontzeptuaz jabetzeko arintasuna, argibideak ulertzeko erraztasuna), nola ikaskuntzaren transferentzian beste eginbehar batzuetara.
Laburbilduz, ikasleen B.G.E ebaluazioak ikasle bakoitzari buruz eta arazo berriei aurre egiteko benetako gaitasunei buruzko informazio gehiago eman zuen C.I-koak baino.
Emaitza hauek duten eragina hezkuntza arloan bistan dago. Eskolatzean zehar ikasleen ikasmaila edo errendimendua ebaluatzeko proba, arazo edo eginbehar baten banakako ebazpenaren bitartez egin ohi da. Ebaluazio honek, umea ezagutzen edo menperatzen duenaren ikuspegi egokia eman diezaiguke, nahiz eta ez digun ezer estan prozesuari buruz. Eta hau da guri interesatzen zaiguna. Beraz, hau kontutan izan behar dugu eta beti buruan izan behar dugu nola azterketen emaitzetara mugatzen bagara batzuen gaitasunak mezprezia ditzakegu nahigabe edota beste batzuenak gainestima ditzakegu. Beraz, aurreko guztia kontutan hartzea utzi barik azken hau gogora ditzazuela ere nahiko nuke.

ZORIONAAAK!!

IA EZ ZAIGU EZER GERATZEN..GURE AMETSA EZKU TARTEAN DAUKAGU..INOIZ BAINO HURBILAGO..PAUSU BATEN DAUKAGU BETI IZAN NAHI DUGUNAAA…GURE LANA EGITEA; IRAKASLE IZATEA.

Gaur ondino ez da gure eguna baina nik nire blog-ean hutsune bat gordeko diot egun honi, gure eguna izango den egunerako.
Gaur esan ahal dute ez dala gure eguna,baina bada, lortzen ari gara eta irakasle sentitu gaitezke iada.. Beraz ospa dezagun eta momentu batez pentsa dezagun zenbat kostatu zaigun ondino heltzea eta nola lortzear gauden..Egin ditzagun “flash back” bat eta pentsa dezagun zenbat aldiz pentsatu dugun noiz izango ginen behin betiko irakasleak..agian txikitatik edo igual duela gutxi baina grina hori danok daramagu bornean, beraz, egun batez pentsa dezagun guzti honetan eta ospa dezagun GURE EGUNA!

ZORIONAK IRAKASLE GUZTIEI.. Eta nabil zuei esaten, nire klasekideoi, zalantzarik gabe irakasle onenei!!

ZORIONAAK!!
Baita gaur egun irakasle gisa lanean ari direnei ere noski..

jueves, 20 de noviembre de 2008

JEAN PIAGET

Beraz, behin adierazita zeintzuk diren arrazoiak interakzioan eta lankidetzan lan egiteko eta zuek era honetan lan egitera bultzatzeko, orain Piageten perspektiba azaltzera sartuko naiz.
Hasteko jakin nahiko nuke Piaget ezagutzen duzuen edo ez, baina hiru urte daramagunez batera ikasten eta piageten abenturak ikasten jakinda izango duzuela pentsatuko dut.
Piageten teoria zalantzarik gabe da ezagupenaren garapenari buruzko teorien artean oinarri handienetarikoa eta koherenteena.Baina gaur, gatazka kognitiboa eta ekilibrazioari dagokionez autore honek zer dion azalduko dut.
Piagetek, garapena faktore ezberdinen elkarreraginaren moduan ulertzen du.
Garapenaren mekanismo erabakigarria Piagetek deritzon EKILIBRAZIOA da; garapena da gizabanakoak jasotzen dituen desoreka egoerak etengabeko gainditzea edo hobetzea. Teoria hau, ezinbestekoa da eta interesatzen zaigun kontuan sartzen lagunduko digu.
Gizabanakoak desoreka jasotzeko arrikuan dago, hau da, momentu guztietan desoreka bat jaso al dugu edonork, bakoitzaren iritziak eta prespektibak ezberdinak dira eta kontrakoak izan daitezke horrela gure barnean gatazkak sortuz. Gizabanakoak , beraz, desoreka bat sufrituko du eta ondoren prozesu bat jarraituko du,non, oreka berriro sortuko duen gatazka hori gainditzen; bai moldatzen, gainditzen, konpentzatzen edo ezabatzen.Guzti hau ikusgarriagoa egiten zaigu ume txikietan , haurrek adinarekin eta aurrerapen intelektualarekin beste prespektiba ezberdinak hartzeko eta hausnartzeko ahalmena areagotzen baitute.
Adibide bat jarriko dizuet guzti hau ongi ulertzeko!:
Hamazortzi hilabeteko ume batek ezagutzen eta menperatzen duen metodoa erabiliz, kutxa bat irekitzen saiatzen da (adb; tapa altxatuz), baina objetu honetarako ekintza hori ezegokia da (kutxa hau botoi bat sakatuz zabaltzen baita). Beraz, objetuaren ezaugarri bereziek eta objetuak ematen dizkion erresistentziak eragiten duten gatazkak aurrez aurre isintzen du umea. Orduan, zer egingo du?Seguruenik kutxarekin borrokatu ondoren, ohiko metodoa bertan behera utziko du eta beste erantzun eragile posible batzuk saiatuko ditu.
Gertaera honen garrantzitsuena bere ekintzaren porrotak desoreka egoera batera eramaten duela da eta honek ez diola usten irtenbide berri bat bilatzen. Hau da GATAZKA egoera.
Umeak ikastean kutxa hori botoi bat sakatuz zabaltzen dela bere gatazka konponduko du edo oreka egoerara bueltatuko da. Beraz OREKA-DESOREKA-OREKA prozedura etengabe gertatuko zaigu.
Baina oreka hau ez da estatikoa izango, azken oreka hau berriro ere gatazkan sar daiteke (desorekan) eta beste oreka baten bitartez berorekatu edo moldatu edota aurrekoa ezabatu... Desoreka berriak oreka berriak ekartzen ditu etengabe, horrela aurrak etengabe ikasten doa ekilibrazioa lortuz.