Demagun, bi haurren C.I (adimenaren koefizientea) ebaluatzen ari garela eta adimen testen bidez biek 7 urteko buru-adinari dagozkion puntuazioak lortzen dituztela. Geroago, zailtasun handiagoko testa aurkezten zaie baina oraingo honetan helduaren laguntzaz. Haur bakoitzeko emaitzak ebaluatzean diferentzia nabaria aurkitzen dugu; batek eginbeharrak ebaztean bi urte gehiagoko buru-adina lortzen du (hots, 9 urtekoa) eta besteak urte bat eta erdi gehiagokoak.
Esan dezakegu haur hauen adimen garapena ez dela berdina, bistan dagoen bezala.
Emaitza hauek oso koherenteak izan ziren. Lehendabizi, ikasle guztien heziketa saioei esker etekina hobetu zuten, hasieran helduen laguntaz eta geroago modu independientean. Hobekuntza hau , C.I ertaina zein altua baina baita ere adimen atzerapena zuten ikastalde batean ere nabarmendu zen. Bigarrenik, C.I antzekoa zuten ikasleen artean ezberdintasun nabariak aurkitu ziren, hala heziketa saioetan (kontzeptuaz jabetzeko arintasuna, argibideak ulertzeko erraztasuna), nola ikaskuntzaren transferentzian beste eginbehar batzuetara.
Laburbilduz, ikasleen B.G.E ebaluazioak ikasle bakoitzari buruz eta arazo berriei aurre egiteko benetako gaitasunei buruzko informazio gehiago eman zuen C.I-koak baino.
Emaitza hauek duten eragina hezkuntza arloan bistan dago. Eskolatzean zehar ikasleen ikasmaila edo errendimendua ebaluatzeko proba, arazo edo eginbehar baten banakako ebazpenaren bitartez egin ohi da. Ebaluazio honek, umea ezagutzen edo menperatzen duenaren ikuspegi egokia eman diezaiguke, nahiz eta ez digun ezer estan prozesuari buruz. Eta hau da guri interesatzen zaiguna. Beraz, hau kontutan izan behar dugu eta beti buruan izan behar dugu nola azterketen emaitzetara mugatzen bagara batzuen gaitasunak mezprezia ditzakegu nahigabe edota beste batzuenak gainestima ditzakegu. Beraz, aurreko guztia kontutan hartzea utzi barik azken hau gogora ditzazuela ere nahiko nuke.
Berehalako garapen esparru hau uste daitekeen baino oiartzun handiago ekarri du eskola-heziketan ez ezik, testuinguru desberdinetan. Bruner-ek Vigotskiren kontzeptu honen metafora adierazgarria "Aldamioa" izenpean jarri eta zabaldu zuen.
Metafora honen arabera, aldamioa, haurraren gaitasunerik kanpo dauden eginbehar edo jardueretan elkarrekin egiteko asmoz, helduak edo pertsona adituak bere ezaguera haurrarekin konpartitzen duen prozesua da. Horrela, adituak gida edo aldamioa eraikitzen du ez-adituaren ikaskuntza errazteko eta goiko mailetarantz garatzen baimenteko.
Brunerrek (1984) dioen moduan; "helduak kontzientzia mailegua ematen dio umeari, honek berea garatzen duenerarte".
Umearen jarduera konstruktibista ukatu gabe, halduen papera kasu guztietan oso garrantzitsua da. Hezkuntza prozesua, zalantzarik gabe, umeal lortzen duen garapenean datza, baina, aldi berean, prozesu honi esker umeak goiko mailetaraino aurreratzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario