Aurreko egunean Piageten ikuspuntutik abiatu ginen, gaur, ordez, VIVOGTSKI-ren perspektiba azalduko dut ikuspuntu ezberdinak hobeto ezagutu ditzazuen.
Vigotski-ri genetika-perspektiba batetik jokabide interesatzen zaio. Horrela, haurtzaroan zehar ematen diren garapena eta aldaketetan, eta ez helduen bezalako jokabide "bukatuetan", azalpenak aurkitzen zaiatu zen. Goi mailako funtzio psikologikoak, pentsamendua, lengoaia bezalakoak edota arrazoiketa garapen biologikoaren emaitzak direla ukatu gabe, Vigotskik defendatzen zuen jarduera guzti hauek testuinguru histoiriko eta sozialetik kanpo ulertezinak izango zirela, horrela tetsuinguruari garrantzi handia emanez. Horregatik, Vigotskiren (1934) lanaren keskarik handiena izan zen jokabide horiek eta giza gogo jarduera guztiak sortarazten duten baldintzak soziohistorikoak identifikatzea.
Vigotskiren teoriaren ideia nagusia da haurraren ezaguera eta gogo jarduerak beste pertsona batzuekin elkarreragiten sortzen direla.
Haur batek bre kabuz egin dezakena eta beste adituago batekin egin dezakeen arteko diferentziari " BEREHALAKO GARAPEN ESPARRUA" deitu zion.
Honekin erlazionaturik bi maila ezberdintze zituen; umeak lortzen duen garapen eraginkorra (berez egin dezakeena) eta garapen potentziala (garatzen ari dena baina oraindik menperatzen ez dena).
Beraz, Vigotskien heziketa prozesua BEREHALAKO GARAPEN ESPARRUA (B.G.E) nozioaren ideiekin guztiz erlazionaturik dago.
Vigotski kontzeptu hauek psiko-hezkuntzan duten oihartzuna azpimarratzeko adibide oso adierazgarri bat jartzen du:
Demagun, bi haurren C.I (adimenaren koefizientea) ebaluatzen ari garela eta adimen testen bidez biek 7 urteko buru-adinari dagozkion puntuazioak lortzen dituztela. Geroago, zailtasun handiagoko testa aurkezten zaie baina oraingo honetan helduaren laguntzaz. Haur bakoitzeko emaitzak ebaluatzean diferentzia nabaria aurkitzen dugu; batek eginbeharrak ebaztean bi urte gehiagoko buru-adina lortzen du (hots, 9 urtekoa) eta besteak urte bat eta erdi gehiagokoak.
Esan dezakegu haur hauen adimen garapena ez dela berdina, bistan dagoen bezala.
Emaitza hauek oso koherenteak izan ziren. Lehendabizi, ikasle guztien heziketa saioei esker etekina hobetu zuten, hasieran helduen laguntaz eta geroago modu independientean. Hobekuntza hau , C.I ertaina zein altua baina baita ere adimen atzerapena zuten ikastalde batean ere nabarmendu zen. Bigarrenik, C.I antzekoa zuten ikasleen artean ezberdintasun nabariak aurkitu ziren, hala heziketa saioetan (kontzeptuaz jabetzeko arintasuna, argibideak ulertzeko erraztasuna), nola ikaskuntzaren transferentzian beste eginbehar batzuetara.
Laburbilduz, ikasleen B.G.E ebaluazioak ikasle bakoitzari buruz eta arazo berriei aurre egiteko benetako gaitasunei buruzko informazio gehiago eman zuen C.I-koak baino.
Emaitza hauek duten eragina hezkuntza arloan bistan dago. Eskolatzean zehar ikasleen ikasmaila edo errendimendua ebaluatzeko proba, arazo edo eginbehar baten banakako ebazpenaren bitartez egin ohi da. Ebaluazio honek, umea ezagutzen edo menperatzen duenaren ikuspegi egokia eman diezaiguke, nahiz eta ez digun ezer estan prozesuari buruz. Eta hau da guri interesatzen zaiguna. Beraz, hau kontutan izan behar dugu eta beti buruan izan behar dugu nola azterketen emaitzetara mugatzen bagara batzuen gaitasunak mezprezia ditzakegu nahigabe edota beste batzuenak gainestima ditzakegu. Beraz, aurreko guztia kontutan hartzea utzi barik azken hau gogora ditzazuela ere nahiko nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario