sábado, 10 de enero de 2009

INTERAKZIOA WEB 2.0-n


Irakasgai honen aria Web 2.0 eta guri dagokionez E-learning 2.0 dator. Beraz, azkenengo sarrera moduan, pentsatu dut irakasgaia eta nire gaiaren arteko lotura bat ezartzea.

Honetarako Web 2.0k eskeintzen dituen joerak interakzioan lan egiteko aipatuko ditut.


Hasteko, Vigotsy-ren hitzak gogoratu nahiko nituzke esaten zuenean "Izakia gizarteko izaki bat da, beraz, interakzioa batean hasten da besteokin elkarreraginean eta elkarreragin honi esker ikaskuntzak barneratuz doa".

Horrela, kontzeptuak bi mailatan lantzen dira, lehenengoz besteokin elkarrekintzan jaso eta barneratzen dira, eta ondoren, bigarren maila batean nork bere barnean ezartzen ditu eta erabilgarriak egiten ditu berarentzako. Horrela ikaskuntz konstruktibista bat lortuz.

Hau guztiarekin zer esan nahi dut, ezagutzak lortzeko besteekiko elkarreragina edo interakzioa ezinbestekoa dela, bestela ezin izango baititugu gure barnean barneratu eta bigarren maila horretan ezarri. Eta hau da gertatzen dena Web 2.0-an, besteekiko interakzioa izatea ezinbesteko irizpidea da.


Beraz, ikusgarria dugu, ikasleak ez direla izaki pasiboak, beraiek baitira inguruko erlazio eta pertsonekin ezagutzak sortzen dituztenak eta ondoren ezagutza hauek barneratu eta erabilgarriak egiten dituztenak. Eta hau, berriz ere Web 2.0 aren islada dugu.


Garrantzitsua da ere, aipatzea zein den arlo honetan irakaslearen rola eta hurrengoa da; irakaslea interakzio horren eragilea baino ez da izan behar, irakasleak ikasleen arteko elkarrizketa zabaltzea, haien iritzi ezberdinak esatera bultzatzea...lortu behar du.

Eta hau Web 2.0ren barnean isladatzen badugu, hitz egin beharra izango dugu Creative Commons, Copyleft edo bestelakoei esker irakasleak edo beste pertsona guztiak duten erreztasuna ikasleen arteko eztabaidetan edo lanetan parte hartzeko edota lana bideratzeko.


Beraz, irakaslearen rola oso sinplea izango da baina horrek ez du esan nahi erraza izango denik, askotan zailtasunak ere izan ditzakelako. Noiz parte hartu eta nola ongi pentsatu beharko du eta ezer esan edo egin baino lehen.

Web 2.0 eskeintzen duen bi zentzuetako komunikazioa azpimarratu beharra dugu, non, pertsona batek bere bitakoran nahi duena idatzia utz dezake baina nola idatzi horretan aldaketak edo eztabaidak...zabal ditzake edonork.


Beraz, besteak aportatzen dizkiguten iritzi, ikuspuntu desberdinak, ideiak, ezagutzak...dira gure ikas prozesua aurrera eramaten laguntzen dizkigutenak, beraz, informazioa konpartitu beharra dago eta besteon informazioa irakurri eta eztabaidatu beharra dugu gure irakaskuntza aurrera eramateko.

Hau horrela izanda, eta ikusirik zenbat diren Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzuak informazio honen elkartrukaketa egiteko argi dago Web berri honek irakaskuntza arloan abantailak baino ezin dituela ekarri. Hau dana, kontutan izanda ere zenbat programa eta zerbitzu dohain doren Web 2.0 honetan eta edonoren esku egon daitezketen behin konektibitatea daukagula.

No hay comentarios: