jueves, 20 de noviembre de 2008

JEAN PIAGET

Beraz, behin adierazita zeintzuk diren arrazoiak interakzioan eta lankidetzan lan egiteko eta zuek era honetan lan egitera bultzatzeko, orain Piageten perspektiba azaltzera sartuko naiz.
Hasteko jakin nahiko nuke Piaget ezagutzen duzuen edo ez, baina hiru urte daramagunez batera ikasten eta piageten abenturak ikasten jakinda izango duzuela pentsatuko dut.
Piageten teoria zalantzarik gabe da ezagupenaren garapenari buruzko teorien artean oinarri handienetarikoa eta koherenteena.Baina gaur, gatazka kognitiboa eta ekilibrazioari dagokionez autore honek zer dion azalduko dut.
Piagetek, garapena faktore ezberdinen elkarreraginaren moduan ulertzen du.
Garapenaren mekanismo erabakigarria Piagetek deritzon EKILIBRAZIOA da; garapena da gizabanakoak jasotzen dituen desoreka egoerak etengabeko gainditzea edo hobetzea. Teoria hau, ezinbestekoa da eta interesatzen zaigun kontuan sartzen lagunduko digu.
Gizabanakoak desoreka jasotzeko arrikuan dago, hau da, momentu guztietan desoreka bat jaso al dugu edonork, bakoitzaren iritziak eta prespektibak ezberdinak dira eta kontrakoak izan daitezke horrela gure barnean gatazkak sortuz. Gizabanakoak , beraz, desoreka bat sufrituko du eta ondoren prozesu bat jarraituko du,non, oreka berriro sortuko duen gatazka hori gainditzen; bai moldatzen, gainditzen, konpentzatzen edo ezabatzen.Guzti hau ikusgarriagoa egiten zaigu ume txikietan , haurrek adinarekin eta aurrerapen intelektualarekin beste prespektiba ezberdinak hartzeko eta hausnartzeko ahalmena areagotzen baitute.
Adibide bat jarriko dizuet guzti hau ongi ulertzeko!:
Hamazortzi hilabeteko ume batek ezagutzen eta menperatzen duen metodoa erabiliz, kutxa bat irekitzen saiatzen da (adb; tapa altxatuz), baina objetu honetarako ekintza hori ezegokia da (kutxa hau botoi bat sakatuz zabaltzen baita). Beraz, objetuaren ezaugarri bereziek eta objetuak ematen dizkion erresistentziak eragiten duten gatazkak aurrez aurre isintzen du umea. Orduan, zer egingo du?Seguruenik kutxarekin borrokatu ondoren, ohiko metodoa bertan behera utziko du eta beste erantzun eragile posible batzuk saiatuko ditu.
Gertaera honen garrantzitsuena bere ekintzaren porrotak desoreka egoera batera eramaten duela da eta honek ez diola usten irtenbide berri bat bilatzen. Hau da GATAZKA egoera.
Umeak ikastean kutxa hori botoi bat sakatuz zabaltzen dela bere gatazka konponduko du edo oreka egoerara bueltatuko da. Beraz OREKA-DESOREKA-OREKA prozedura etengabe gertatuko zaigu.
Baina oreka hau ez da estatikoa izango, azken oreka hau berriro ere gatazkan sar daiteke (desorekan) eta beste oreka baten bitartez berorekatu edo moldatu edota aurrekoa ezabatu... Desoreka berriak oreka berriak ekartzen ditu etengabe, horrela aurrak etengabe ikasten doa ekilibrazioa lortuz.

No hay comentarios: