Gaur, interakzio soziala bultzatzeko kontutan izan behar dugun beste eragile, kontzeptu edo faktorea azalduko dizuet.
INDIBIDUALISMOA ETA LEHIAKORTASUNA
Bi kontzeptu hauei buruz hitz egin beharra dugu baita ere. Ikasleek bere eskola jarduerak bi eratara nabaritzen dituzte; Batetik, arrakasta edo porrota pertsonala (norberaren lanan oinarriturik) eta bestetik, beste klasekideek egindakoarekin konparatu ondorengo emaitza (besteen lanetan oinarriturik).Horrela izanda beraz, indibidualismo eta lehiakortasun kontzeptuak definitu ahal ditugu.
Azter ditzagun orain zehaztasun handiagoz bi egoera hauek dakartzaten eraginak umeengan.
Indibidualismoan lan egingo duen haurrak, bere helburuak lortzea bere gaitasunen eta ahaleginen araberakoak direla pentsatuko du, hau da, ez ditu bestelako aldagairik kontutan izango helburuak bete dituen edo ez ikusteko.
Ordez, lehiakortasunean lan egiten duenak, bere helburuak lortu dituen ala ez ikusteko bestelako aldagaiei erreparatuko die, hauek izango dira hain zuzen ere beste ikaskideak.
Beste ikaskideak egin dutenaren arabera,beraz, haien helburuak bete izango dira edo ez, hau da, umeak bere helburuak beteak izan diren jakiko beste kideak egindako lanari erreparatu behar die eta bere lana besteek egindakoa baino hobeagoa izan ondoren orduan lortuak izango ditu bere helburuak. Hau erabatez hobeto uler dezazuen ALONSO TAPIAK eta MONTEROK (1990) egindako hainbat irakurgai eskura dituzue.
Hainbat ikerketak diotenez, eskola guztietan, klase guztietan existitzen da aurretik aipaturiko lehiakortasun hau. Eta gainera, lehiakortasun hau handituz doa adinarekin eta eskoltze-aldian zehar. Eta hau da bereziki irakasleei keskatzen gaituenak. Eskola-egoera lehiakorrean bizi diren ikasleek ez dute ikastea helburu hartuta ikasi nahia sentitzen, zeren eta egoera lehiakorraren presioek beste helburu batzuk saritzera aramaten baitituzte, hala nola, saria lortzea onena izatea, "ondo" edo "txarto" geratzea. Beste aldetik, ikasteko zailtasun batzuk edo etekin txikia dituzten haurrentzat, egoera lehiakor hauek oso etsigarriak dira, besteen trebetasunak beraienak etengabe gainditzen dituztela ikusten baitute. Guzti honen ondorio gisa, beraz, hurrengo baieztapena datorkigu; haur hauek eta batez ere etekin txikikoek, beren porrotak haien gaitasun ezari leporatuko dizkiote eta horrela, beraien gaitasunak mugatuak izango direla pentsatuko dute. (Eta noizbait arrakasta bat izan ezkero, sorte onari leporatuko diote eta ez haien gaitasunei, uste baitute gaitasunik ez dutela.)
Zuek zer uste duzue?Lehiakortasuna ala indibidualismoa??
Beno egia esan, ez da hauetariko bat ere ez nik espero dudan erantzuna..hurrengo egunean azalduko dut gehiago gustatuko zaizuen kontzeptu bat...Zein uste duzue izango dala?? Zein ikaskuntza egoeretan murgildu behar ditugu dure ikasleak???...
No hay comentarios:
Publicar un comentario