martes, 28 de octubre de 2008

INTERAKZIO SOZIALA HEZKUNTZA TESTUINGURUETAN

Irakasle askok, senari jarraiki edo beste arrazoiengatik, taldeka ikasteko prozedura eta estrategiak garatzen dituzte, batez ere, adina edo ezagutze mailari begira ikasle hetereogeneoak daudenean. Baina askotan, irakasleek, ariketa hauek egunero bideratzen dituzte ongi jakin gabe zein den haien benetako funtzioa. Zihur aski, irakasleek ikasketaren eraginkortasunari buruzko azterketek eman dituzten emaitza onuragarrietatik abiatu dira haien klaseetan taldekako lana bideratzeko.Eta agian, baikorregia da azterketa hoiei baino ez begiratzea.
Baina, nahiz eta ez jakin zehaztasun osoz zer gertatzen den , psiko-hezkuntzako ikuspuntutik, haur bik edo gehiagok curriculumeko edukiak ikasten dituztenean edo gai bat elkarri azaltzen diotenean, berdinen arteko ikaspenaren onura sozial eta intelektualei buruzko ondorio garrantzitsu batzuk daudela ziurta dezakegu, eta hauek dira nik aurrerago nire bitakoran azalduko diezkizuedanak.
Baina hau guzti hau ongi ulertzeko, komenigarria egingo zaigu aurretik eskola-bizitzaren alderdi batzuk zertan datzaten jakitea.



MOTIBAZIOA

Irakasle guztiek irakasteko beren lanari begiratuz, helburu esplizitu eta inplizitu batzuk dituzte ( nola ez, iaraksle ororen helburu nagusia irakastea delarik). Eta berdin gertatzen da ikasleekin. Ikasle guztiek, beren eskola-jarduerari begira helburu batzuk dituzte. Helburu hauek ugari eta askotarikoak izan daitezkelarik (gainditzea, ikasmailatik pasatzea, gurasoek ez zigortzea, ikastea..). Horrela izanda beraz, ohituta gaude ikasleek ikastetxetik kanpoko jomugek eraginda ikas dezaten, hau da, gurasoek ez zigortzeko, etxeko lanik ez izateko, sari bat lortzeko... Beraz, horrelakoetan KANPO MOTIBAZIOAZ hitz egingo dugu, hau da, ikasleek daukaten bultzada gauza hori egiteko kanpoko motibazio batez eragindua izango da. Bestalde, ikasleek haien garapen pertsonala osatzeko eta ikasten ikasteko egiten dituztenean jarduerak, BARRUKO MOTIBAZIOAZ baliatzen egongo dira. Horrela beraz, ezinbestekoa dugu jakitea irakasleok eskolan sustatu behar dugun motibazioa BARRUKO MOTIBAZIOA dela, lortu behar dugula ikasleek ikastea haiek nahi eta haien garapenerako beharrezkoa ikusten dutelako, eta ez sari baten truke. Ikasleek jakin behar dute ikasten eta ikasten ikastea ezinbestekoa dutela eta horretarako irakasleak alboan izan behar dituzte bere horretan laguntzen.

Bukatzeko, ezinbestekoa daukat erabat harrituta utzi nauen artikulu bat. Niri sinistea kostatu zait baina birritan irakurrita sinestu behar izan dut. El pais egunkarian urte honetan agertutako albiste batean aurkitu dut. New Yorkeko arau berri batez ari da,non, kanpo motibazio edo motibazio extrinsekoa bultzatzea baino ez da helburua...

Beraz..zertan gaude????? Ez al dugu aipatu BARNE MOTIBAZIOA dela irakasleek bultzatu beharreko motibazioa (eta horrela da hainbat autore diotenez) ?? Benetan txundituta utzi nauen artikulua izan da eta nola ez, aipatzea izugarrizko txorakeria eta denbora galtzea iruditzen zaidala, horrela ez baita lortuko ikasleak ongi prestatuak eta garatuak ateratzea eskolatik.

1 comentario:

Ainhoa Bilbao dijo...

Lehenengo eta behin, aipatu gura dut oso interesgarria iruditu zaidala sarrera hau. Ez neukan irakurrita aipatu duzun artikulua eta guztiz ados nago jarri duzun iritziarekin. Nire ustez, ikasleei egiten dutena gustatu behar zaie eta egiten dutenarekiko interes hori izango da euren motibazioa. Horregaitik artikulu horretan azaltzen den kanpo motibazioa guztiz desegokia ikusten dut. Ez gaitezen erratu. Neurri hori asmatu dutenek ez dira benetan euren ikasleengan arduratzen eta bilatzen duten gauza BAKARRA ikasleek aprobatzea da. Ikasle hoiek kanpoko sari hori lortzeko bakarrik ikasiko dute eta hori ez da nire ustez benetako ikasketa. Beharbada, eurek duten helburu bakarra, aprobatzea, lortuko dute, baina seguraxki ikasleek ikasitako egun pare barru ahaztuta izango dutela. Laburbilduz, nire iritziz, ikasleek ikasten dutenarekiko interesa izatea izango da motibazio handiena eta era honetan ikasten dutena benetan ikaskuntza izango da, nahiz eta aprobatu ez. Irakasleok gure ikasleek ikas dezaten lortu behar dugu, ez gure ikasleek aprobatzea soilik.