jueves, 13 de noviembre de 2008

LANKIDETZA ESZENATOKIA



Bai lagunok, hau da nik nahi nuen eta zuengandik espero nuen erantzuna;

LANKIDETZA ESZENATOKI EDO IRAKASKUNTZA EGOERA.
(Cooperacion, Cooperation, INTERAKZIOA, ELKARERAGINA)


Aurreko sarreran lehiakor eta indibidualismoari buruz aritu nintzen galdera ireki bat usten, ea zer usten zenuten bi kontzeptu hauei buruz… Erantzuna sortu edo ez nik beste kontzeptu bat azalduko dizuet gaur zuen erantzuna argitzen lagunduko dizuena: LANKIDETZA-ko eszenatoki edo egoera.

Eszenategi lehiakor eta indibidualistetan gertatzen ez den bezala, lankidetzako egoera hauetan lotura handia dago ikasleen eskola helburuen artean. Lankidetzan ikasteko ikasle baten porrot eta arrakastak haren ikaskideen porrot edo arrakastak egiten laguntzen die, elkareraginean lan egiten da.

Eszenategi lehiakor eta indibidualisten aurka lankidetzazko ikaskuntzaren ondorioak ikasteko interes gehien erakutsi duen egileen artean JOHNSON D.W ETA JOHNSON R.T (1978) dauzkagu.

JOHNSON ETA JOHNSON-ek iparameriketan ehundaka ikerketa egin ondoren ikasleak elkarlanean edo lankidetzan aritzen zirenean ondorioak onuragarriak zirela baieztatzen du; bai arlo sozio-afektiboan baita ikasleen errendimenduari dagokionez. Ikerketa hauek ez zuten inolako zailtasunik, gauza oso sinplea egiten zuen; bi ikasle talde hartu eta batzuk lankidetzan jarri eta besteak indibidualki edo lehiakortasunean jarri zituen, ondoren lortutako emaitzak ebaluatu zituen eta horrela hurrengo emaitzak laburtu zituen (Laburbilduz):

1.- Ikasleen errendimenduari dagokionez, ikasitako ikasmaila guztietan, lankidetzazko ikaskuntzaren egoeretan, lehiakor eta iindibidualistetan baino errendimendu altuagoa da. Dena den, jarduera mekaniko eta gainikasitakoetan, lehiakor eta indibidualista egoeretan lortzen dira emaitza handiagoak. (Baina hau ez da bilatzen dena eskoletan, beraz, ez litzaiguke ezer gutxi importa behar)

2.-Talde tamainari dagokionez, gero eta kopurutsuagoa den neurrian errendimendua jeitsi egin daiteke.

3.-Ondorio sozio-afektiboei dagokionez, lankidetzazko egoeretan parte hartu duten ikasleen artean hobekuntza nabariak aurkitu ziren. Modu honetan, errespetua, elkartasuna, besteen iritziak onartzeko gaitasuna eta laguntzaren sentimenduak areagotu ziren. Eta azkenik, Portu zen beste Alberdi nagusi bat autoestimarena izan zen.

Beraz, zer diozue orain? Baietz oraingo hontan gehiago konbentzitu zaituztedala? Ezin duzue zalantzarik izan ia...

MURGILDU ZAITEZTE LANKIDETZA IKASKUNTZAN!!!

No hay comentarios: